XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) egunean denbora guztian elkarrekin izan ginen, eta erromerian dantzan egin genuen pila bat.

- Horrelako gauzak, ez aipatzea onena erantzuten zuen aitonak, jaiki, eta solasaldia amaitutzat emanik.

Gero nirekin batera etorri zen Campostarren etxera; Lola ezagutu nuen, eta berarekin batera egin lehen egunetarako lan-plangintza.

Hortik aurrera, apartekorik gabe igaro zen eguna.

Paseo bat eman nuen aitona-amonekin, animaliak ikusten izan nintzen eta goiz afaldu.

Telebista ia ikusi gabe, goiz erretiratu nintzen gelara.

Ezin dena ikastea izan; beraz, tartetxo batean, aitaren liburuak eta aldizkariak arakatzen ibili nintzen, interesgarriren baten bila, testu-liburuen irakurketa derrigorrezkoarekin tartekatzeko.

Erakargarria egin zitzaidan bat aukeratu nuen azkenean, Arthur Gordon Pymm-en abenturak.

Ezagunak nituen Edgar Allan Poeren beste zenbait gauza.

Ohera sartu, eta irakurtzen aritu nintzen loak hartu arte.

Gau hartan amets egin nuen.

Amets bizia izan zen, (...)